errigora-logo2.png
errigorak.png
5urte4.png

Azken berriak

90.000 kontserba ontzi, 3.000 etxe eta irri zabal bat

Zorionak guztioi! 90.000 kontserba ontzi baino gehiago banatuta borobildu dugu ikasturte ilusionagarri hau. 3.000 etxe inguruk egin du bat kanpainarekin, bataz beste, gure despentsak hiru loterekin betez, urtebetean Nafarroa hegoaldeko zainzuri, orburu, piper, potxa eta menestrarik falta ez dakigun.
Irakurri

Kanpainako bideoa

Maiatzaren 14tik 26ra Nafarroa hegoaldeko kontserba loteak eskatzeko tartea emango dugu... Baina zergatik eta zertarako eskatu zuen otsailean 3.000 lagunek oliba olioa?
Irakurri

Kontserba loteen kanpainako ekoizleak

Maiatzaren 14tik 26ra 6 kontserba loteak eskatzeko aukera emango du Errigorak. Baina nork ekoizten ditu loteok? Hona hemen Iturri, Maria Jesus eta Pedro Luisi buruzko informazio apur bat. Ekoizleek kontserba lote bina ekarriko dute maiatzeko kanpainara: Iturrik zainzuriak eta pikillo piperrak, Maria Jesusek orburuak eta barazki menestra eta Pedro Luisek pikillo piper ekologikoak eta potxak.
Irakurri

Kontserba loteak eskutik eskura

Otsailean 3.000 despentsa bertoko 45.500 litro olioz bete ostean, kontserba loteen txanda izango da maiatzaren 14tik 26ra. Nafarroa hegoaldean ekoiztitako 6 kontserba lote eskainiko ditugu, auzolanean, ingurumenari eta elikagaien sektoreko langileei begirunea galdu gabe eta euskaraz kontsumitzeko aukera luzatuz.
Irakurri

Sentsibilitate oso ezberdinak batu ditzazke elikadura burujabetzak

Bertako produktuak nola saldu? Puntua jarri ziguten Beha agerkari digitaleko lagunek, eta Errigorako Xabier Gojenolak erantzun, José Agirreburualde Euskal Herria Esnea kooperatibako presidentearekin batera. Galdera berari erantzuteko bi ikuspegi; arazo berari erantzuteko bi esperientzia. Hona hemen, bi ahotsetara, bertako produktuak nola saldu? galderari entzuna.
Irakurri

Orriak

Newsletter

Jaso ezazu gure kanpainen gaineko informazioa zure emailean!

Errigora2018 feed-rako harpidetza egin