Kontserba loteen kanpainako ekoizleak

Maiatzaren 14tik 26ra 6 kontserba loteak eskatzeko aukera emango du Errigorak. Baina nork ekoizten ditu loteok? Hona hemen Iturri, Maria Jesus eta Pedro Luisi buruzko informazio apur bat.

Ekoizleek kontserba lote bina ekarriko dute maiatzeko kanpainara: Iturrik zainzuriak eta pikillo piperrak, Maria Jesusek orburuak eta barazki menestra eta Pedro Luisek pikillo piper ekologikoak eta potxak.

ITURRI

Iturri

LANGILE KOPURUA

1985ean sortu zen familia enpresa hau. 8 langile aritzen dira urte gzutian zehar, baina behargin gehiago izaten dira zainzuriaren (apirila, maiatza eta ekaina) eta piperraren (iraila, urria eta azaroa) kanpainarako, 18 eta 22 hurrenez hurren. Hurbileko 25 nekazariri (hauetako bat nekazari gehiago biltzen dituen kooperatiba) hartzen dizkiete produktuak.

MERKATURATZEA

Zuzeneko salmenta dute merkaturatze bide nagusi: %40 lantegian bertan saltzen dute. Errigoraren bidez produkzioaren %25 banatzen dute eta beste laurden bat Ekoloren (produktu ekologikoen marka) bidez. Gainontzekoa beste bide batzuetatik saltzen dute.

 

Angel Iturrik dioenaren arabera, enpresaren filosofia aldatu gabe, elikadura segurtasun sistemetara egokitu behar izan du, baina sektorean aldaketa nabarmena igartzen du hasi zenetik ona. Gaur egun Nafarroa hegoaldean apenas dago kontserba enpresa ertainik eta egoera polarizatuta ikusten du: bertoko produktuekin gutxi lan egiten duten enpresa handiak eta zuzeneko salmenta oinarri duten mikroenpresak, aurrez aurre. Nekazarien mapa ere asko aldatu omen da: lehen nekazariaren perfila hektarea bat edo hektarea bat zuen laborariarena zen, eta bera zen lur hori lantzen zuena; gaur egun nekazari handiagoena da perfil nagusia, makinaria gehiago duena, eta kasu askotan uzta jasotzeko kanpotik sasoikako langileak ekartzen dituena. Hala ere, badago oraindik nekazari txikirik, eta hauekin lan egitea maite du Iturrik.

MARIA JESUS

conservas artesanas=

LANGILE KOPURUA

Iturrirena bezala, 1985ean sortu zen. 3 dira bazkideak, ama-semeak, eta kanpainetan 6 langile izatera heltzen dira, bete ere berberak. Nekazariei dagokienez, zainzuriak laborari batek ekartzen dizkie zuzenean eta gainontzekoak inguruko kooperatiba eta biltegietatik ekartzen dituzte.

MERKATURATZEA

Azken boladan zuzeneko salmenta bera egin duela aitortu arren, produkzioaren zati handi bat saltzen dute lantegiko dendan bertan. Gainontzean, estatuko leku gehienetan dauzkate banatzaileak eta Europa zein Estatu Batuetako zenbait tokitara ere saltzen dute.

Ablitasen errotua, ingurura begiratu eta aldaketa izugarria nabari dute. Zainzuri gehien ekoizten zuen herrietako bat zen Ablitas eta ia herriko langileen %90 nekazaritzan aritzen zela diote. Orain, zailtasunak dituzte esparragoak lortzeko, herrian gertazen diren nekazari apurrek arto hedapen handiak eta soja lantzen baitituzte, merkatuaren eskaerari jarraituz. Enpresak biziraun ahal izateko hegaluzearen kontserban ere aritzen direla esan digute.

PEDRO LUIS

Pedro Luis

LANGILE KOPURUA

Pedro Luisen gurasoek 1988an sortu zuten enpresa. 22 langile aritzen dira urte guztian zehar, eta 70 ere izaten kanpaina garaietan. Inguruko 40 nekazari baino gehiagoren produktua lantzen dute.

MERKATURATZEA

Aurreko biek baino ekoizpen bolumen handiagoa izanik, bide askotatik merkaturatzen ditu produktuak Pedro Luisek.

Azken hamarkadetan sektorean aldaketa itzela igartzen du Pedro Luisek. Elikadura segurtasuna, arrisku prebentzioa, ingurugiroa, trazabilitatea, kalitate kontrolak... Exijentzia eta gastuak izugarri hazi dira, eta artisau enpresa izan arren, prozesuak arautegi berrietara egokitu behar izan dituzte.

 

Leave a comment

Plain text

  • No HTML tags allowed.
  • Web gune eta posta helbideak lotura bezala agertuko dira automatikoki.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.