- ZE IRIZPIDEREN ARABERA AUKERATZEN DIRA EKOIZLEAK?
- ERRIGORA bezalako ekimen batekiko jarrera irekia izatea.
- Ezinbestekoa da bai produkzioa zein elaborazioa nafar hegoaldean egitea. adib: bai zainzuria zein zainzuria kontserbaratzeko prozesua bertan egitea.
- Beren ingurunean modu positiboan eragiten dutenak izatea: tratu zuzena eta egokia nekazariekin.
- Kooperatiba eta partikularren arteko oreka bat lortzen saiatzen gara.
- Pastela ahalik eta banatuen egoteko erronka dugu
- Urtez urte erreferentzia berriei lekua egiteko asmoa dugu
- Nafarroa hegoaldeko eskualde ezberdinetako ekoizpenak aintzat hartzea.
- Irizpide agroekologikoak garrantzitsuak dira:
- Botikarik ez edo ahalik eta gutxien erabiltzen dituztenak
- Zuzenean nekazariari edo elaboratzailearekin harremana izatea
- Gertutasuna
- ZE IRIZPIDEREN ARABERA AUKERATZEN DIRA PRODUKTUAK?
- Nafar hegoaldeak propio dituenak, errepresentatiboak direnak.
- Nafar hegoaldean edukita, gero ta gehiago urrunetik ekartzen direnak.
- Euskal Herriko gainontzeko eskualdetan normalean aurkitzen ez direnak.
- Elaboratuak eta posible den heinean elaboratugabeak.
- NOLA SARETZEN DA ERRIGORA
- Herririk herri ezagunen ezagunekin edota lagunen lagunekin.
- Euskal Herria txikia da eta herri guztietan dago herri mugimenduan sinisten duenik: Euskaltzaleak, elikadura arduratsua bultzatu nahi dugunok…
- Oso zabala dugu saretzea: Langileak, euskara teknikariak, tabernariak, gurasoak...