Kontserba loteak eskutik eskura
Otsailean 3.000 despentsa bertoko 45.500 litro olioz bete ostean, kontserba loteen txanda izango da maiatzaren 14tik 26ra. Nafarroa hegoaldean ekoiztitako 6 kontserba lote eskainiko ditugu, auzolanean, ingurumenari eta elikagaien sektoreko langileei begirunea galdu gabe eta euskaraz kontsumitzeko aukera luzatuz.
MAIATZEKO ESKAINTZA
Nafarroa hegoaldeko uzta, eskutik eskura proposamenaren bigarren kanpaina honetan barazki menestra, potxak, pikillo piperrak (ekologikoak eta konbentzionalak), zainzuriak eta orburuak eskatzeko tartea emango dugu, ekoizlearen jatorrizko prezioan, Nafarroa hegoaldekoak propio diren produktu hauek Euskal Herri osoan zabalduz.

ZER DA ESKUTIK ESKURA?
Bertoko produktuak eguneroko kontsumo ohituretara ekartzeko proposamena da #ESKUTIKeskura, kontsumo arduratsuago batera salto egitekoa. Urtean behin oliba olioa (otsailean) eta kontserba loteak (maiatzean) eskatzeko aukera eskaintzen du, kontsumitzaileei despentsak urte guztirako betetzeko gonbitea luzatuz.
Errigoraren sareari esker, edo, bestela esanda, auzolanari esker, produktuok ekoizleen etxean duten prezio berdinean eskaintzen dira kontsumitzaileen herrian bertan.

NOLA EGIN DAITEKE ESKAERA?
Maiatzaren 14tik 26ra Euskal Herriko hainbat herritan banatuko den eskuorria betez ala, epe beren, gure webgunean eskegiko dugun inprimakia betez eskatu ahal izango dira kontserba loteak.
Inprimakia betetzerakoan, produktuak Errigorak eskaintzen dituen jasotze puntuetako bat aukeratu beharko du kontsumitzaileak, eta zehaztuko zaion egutegi eta ordutegian joan beharko du jasotzera. Ordainketa loteak hartzerako orduan egin beharko da.
Argibide gehiago topatuko dituzu bideo honetan:
Leave a comment