errigora-logo2.png
errigorak.png
5urte4.png

Azken berriak

Ederra egin dugu!!!

75.000 litro olio eskatu ditugu 5.000 etxe baino gehiagotan. Oraingoan bai! Oraingoan, gure txikitasunean, ederra egin dugu!!! Mila esker hau posible egin duzuen Errigorako kide, euskaltegi, ikastola, eskola, herri komunikabide, lantoki, elkarte eta herrigintzako boluntario guztiei!
Irakurri

Olioaren kanpainako irudiak

Olioaren kanpainaren azken txanpan sartuta, azken egunek utzitako argazkietako batzuk bildu ditugu. Hamaika irudi geratu dira argazki gabe; baina zu ez zaitez geratu olio gabe. Eskatu gaur bertan, etzidamu berandu izango da eta.
Irakurri

Aurtengo kanpainako olio errotak

Olioa lau errotak jarriko dute aurtengoan. Cascanteko La casa del acitek, Ablitasgo kooperatibak, San Isidro del Pinarreko Bardeak eta Arroitzeko Ekolok. Bagoaz, beraz, urtez urte ekoizle gehiago ekimenera batzen. 2014an, lehen kanpaina errota bakarraren parte hartzearekin egin ostean, iazkoan bi eta aurtengoan lau errota izango dira eta.
Irakurri

Oliba olioa eskutik eskura

Gaur eguerdian prentsaurrekoa eman dugu Gasteizko Errexala elkartean Nafarroa hegoaldeko uzta eskutik eskura proposamenaren olioaren kanpainaren berri emateko. Otsailaren 19tik martxoaren 2ra eskatu ahal izango da oliba olio birjina estra, konbentzionala ala ekologikoa.
Irakurri

Ablitasen auzolanean

Erriberatik bertatik eta Euskal Herriko beste hainbat txokotatik etorrita, 140 lagun batu gara asteburu honetan Ablitasen, auzolanean, kutxak osatzeko asmoarekin. Baina, lanerako astuburua baino gehiago, auzolanaren jaia izan da: gaiteroak, trikitilariak, Zarautz, Hondarribira eta Lasartetik etorritako abesbatza... 300 lagun baino gehiago elkar ezagutu eta harresiak gainditzen.
Irakurri

Orriak

Newsletter

Jaso ezazu gure kanpainen gaineko informazioa zure emailean!

Errigora2018 feed-rako harpidetza egin