Aurtengo kanpainako olio errotak

Olioa lau errotak jarriko dute aurtengoan. Cascanteko La casa del acitek, Ablitasgo kooperatibak, San Isidro del Pinarreko Bardeak eta Arroitzeko Ekolok. Bagoaz, beraz, urtez urte ekoizle gehiago ekimenera batzen. 2014an, lehen kanpaina errota bakarraren parte hartzearekin egin ostean, iazkoan bi eta aurtengoan lau errota izango dira eta.


olio erroten mapa

EKOLO (Arroitz)

Ékolo errota sortzeko ideia 2005ean jaio zen, lagun talde batek kalitatezko oliba olio ekologikoa ekoiztea erabaki ostean. Zuku eta kontserba ekologikoez gain, arroniz barietateko oliba olio birjina estra ekoizten dute 2008az geroztik.

  • Lagile kopurua: 11
  • Nekazari kopurua: 6
  • Aurtengo olio ekoizpena: 15.000 litro
  • Oliben jatorria: Nafarroa

LA CASA DEL ACEITE (Cascante)

Gómara familiak 1998an sortua, errota honetan enpeltre eta arbekina barietateak lantzen dituzte, oliba olio birjina estra ekologikoa zein konbentzionala ekoizteko.

  • Lagile kopurua: 4
  • Nekazari kopurua: 1487
  • Aurtengo olio ekoizpena: 850.000 litro
  • Oliben jatorria: Nafarroako erribera eta Ebroko bailara 

NUESTRA SRA DEL ROSARIO KOOPERATIBA (Ablitas)

Kooperatiba 1952an sortu zen, herriko 200 bat lagun ardo bodega eraikitzeko batu ostean. Errota urtebete beranduago abiatu zen. Ordutik ekoizten dute olioa, herriko olibondoetatik jasotako fruituekin.

  • Lagile kopurua: 2 (beste 3 kanpaina zehatzetarako)
  • Nekazari kopurua: 303 bazkide
  • Aurtengo olio ekoizpena: 114.000 litro
  • Oliben jatorria: Ablitas (batik bat), Cascante, Murchante, Arguedas, Barillas, Ribaforada, Fustiñana

BARDEA (San Isidro del pinar)

Pablo eta Kiko Fdz Salinas anaiek 2013an ekin zioten proiektu honi. Nekazaritza ekologikoaren irizpideak jarraituz, Aragoiko mugan kokatutako haien lurretan jasotako lantzen dituzte olibondoak, %90 arbekina barietatekoak eta gainontzekoa pikual. Olioa Cascanten ekoizten dute, La Casa del aceiteren errotan. 

  • Lagile kopurua: 2 
  • Nekazari kopurua: 2
  • Aurtengo olio ekoizpena: 10.000 litro
  • Oliben jatorria: San Isidro del pinar

olio ekoizleekin bileran

Leave a comment

Plain text

  • No HTML tags allowed.
  • Web gune eta posta helbideak lotura bezala agertuko dira automatikoki.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.