Aurtengo olio ekoizleak

Errigoraren helburua kanpainatik kanpainara proiektura ekoizle gehiago batzea da. Hala, joan den urtean ekoizle bakarrarekin hasi baginen ere, aurten bi ekoizlek hornituko dute olioaren kanpainan: Cascanteko La casa del aceite eta Ablitasgo kooperatibak. Hona etxeon datu interesgarri batzuk.

La

LA CASA DEL ACEITE

SORRERA
1998
LANGILE KOPURUA
4 bazkide / 3 behin betiko / kanpainarako beste 5
NEKAZARI KOPURUA
1.387
BATAZBESTEKO OLIO EKOIZPENA
600.000
AURTENGO OLIO EKOIZPENA
450.000

 

Familia errota honetan oliba olio birjina estra ekologikoa zein konbentzionala ekoizten dute duela ia bi hamarkadatik. Olibak euren sailetatik zein Erriberako beste herri batzuetatik hartzen dituzte, 1.300dik gora nekazarirengangik jasota. Udazkeneko kanpainan, Ablitasen kutxak auzolanean muntatu genituen asteburuan, bisitatxo bat egin genielako gogoratuko duzue batzuek.

ABLITASGO KOOPERATIBA

SORRERA
Kooperatiba 1952an; errota 1954an
LANGILE KOPURUA
2 behin betiko / kanpainarako beste 3 / 313 bazkide
NEKAZARI KOPURUA
250
BATAZBESTEKO OLIO EKOIZPENA
95.000
AURTENGO OLIO EKOIZPENA
70.000

 

Ablitasgo nuestra señora del Rosario kooperatiban urte asko daramate Castillo de Ablitas olioa ekoizten, herriko bertako olibarekin ekoitzi ere. Kooperatiba honek ez du komertzial ez banatzailerik eta, beraz, errotan bertan baino ez dute saltzen.  Batzuek ezagutzen ditugu dagoeneko, udazkeneko kanpainan kutxak muntatzeko auzolan ariketarako euren pabilioian egin genuen eta.

 

Leave a comment

Plain text

  • No HTML tags allowed.
  • Web gune eta posta helbideak lotura bezala agertuko dira automatikoki.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.