Aurkezpen bilerak Durango, Iruñea eta Usurbilen

Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpaina badatorrela eta,  aurkezpen bilerak egin ditugu joan den astean Durangon (Plateruena), Iruñean (Nafarroako Parlamentua) eta Usurbilen (Potxonea).


Jendea lanerako gogoz eta ilusioz ikusi dugu, kanpainari ekiteko irrikaz. 160 lagun inguru (45na Durango eta Usurbilen eta 70 Iruñean) bildu gara guztira, 60 bat herri eta hiritatik etorritako hamaika lagun: herrietan eta sarean Errigoraren kanpainak zabaltzen dihardutenak, Zazpiak bat, Sortzen, AEK eta Ikastolen elkarteko lagunak, euskararen arloko eragileak, sindikatuak, nekazariak, ekoizleak, Nafarroa hegoaldeko euskaltzaleak… Jende desberdina euskararen eta bertako ekoizpenaren alde bat eginda.

Errigora Usurbilen Errigora UsurbilenErrigora UsurbilenErrigora Usurbilen
Errigora IruñeanErrigora IruñeanErrigora IruñeanErrigora Iruñean
Errigora DurangonErrigora DurangonErrigora DurangonErrigora Durangon

 

Leave a comment

Plain text

  • No HTML tags allowed.
  • Web gune eta posta helbideak lotura bezala agertuko dira automatikoki.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.